lunes, 22 de enero de 2018

Baserritar jantzia | Traje de Baserritarra

Hilabete oso bat pasa da Santo Tomas egunetik, baina gripeak jota pasa ditugu egunak eta argitaratzeko indarrik ez.

Ya ha pasado un mes desde Santo Tomas, pero he estado griposa y sin fuerzas para publicar nada.


Horregatik eta gehiago atzeratu baino lehen, hona hemen alabarentzat egin nuen gona eta jaka berriak.

Por eso quiero enseñaros ya y sin más dilación, la falda y el jubón nuevos que le he hecho a mi hija.



Aquiquiero-k deitu zidanean, bere Baserritar jantzirako oihalak erosi nahian, Kilo Gran Via-tik pasa nintzen oihalak ikustera. Abuztua zen eta nahiko oihal zituzten jada. Irailean gelditu ginen eta han zegoen aurrekoak ikusitako oihala: urdina loretxo gorriekin.

Cuando en agosto me llamó Aquiquiero porque quería comprar telas para su traje de Baserritarra, me acerque a Kilo Gran Vía a ver si ya las tenían. Había bastantes y una de ellas me entró por los ojos. Quedamos a finales de septiembre y allí seguía, esperándome: azul con florecitas rojas.


Gona Kilo Gran Via-ko Rosak proposatu zidan bezala egin nuen. Zeharkan moztu eta azpiko aldean bolante bat jarriz, oso izurduta.  Bolantea 5m baino luzeagoa da eta azpildura kurban egiten asko sufritu nuen, baina pena merezi zuen. Bolantea eta gona elkartzen diren tokian, Eskulanen Etxean erositako esku-banda hau jarri nion.

La falda la hice como me la propuso Rosa de Kilo Gran Vía, siempre aporta ideas, da gusto. Corté la tela al bies, y le puse un volante en el bajo muy, muy fruncido. El volante tiene más de 5m de largo y sufrí haciendo el dobladillo, pero mereció la pena. En el punto de unión del volante y la falda, puse esta cinta de pasamanería comprada en la Casa de las Labores.





Jantzia osatzeko, azpikogona luzatu egin nuen eta mantalari apaingarri moreak aldatu egin nizkion: poltsikoak gonaren oihalarekin eta gerriko puntada apaingarriak tapatzeko gonatik gelditu zitzaidan esku-banda jarri nion. Baina jaka txikia zegoen.

Para completar el vestuario, alargué la enagua y cambié los adornos morados del delantal: Hice los bolsillos con la tela de la falda y la puntada decorativa de la cintura la tape con la cinta de pasamanería que me había quedado. Pero la chaqueta estaba pequeña.



Oihal gorria erosi eta gezurrezko Peplum bat egin nion. Bai, beheko bolantea beste oihal zati batekin egin beharrean, jaka luzea egin eta gerrian goma bat jarri nion.

Compré paño rojo y le hice un falso Peplum. Sí, en vez de añadir tela en el bajo para hacer un volante, hice la chaqueta más larga y le puse una goma en la cintura.


Santo Tomaserako jantzia egin behar baduzue, zoazte Rosa-rengana Kilo Gran Vía dendara, primeran aholkatuko zaituzte liburu zoragarriak ditu ere ideiak hartzeko.

Si tenéis que hacer un traje de baserritarra, id donde Rosa a su tienda Kilo Gran Vía, os asesorará de maravilla incluso tiene unos libros preciosos para coger ideas.


Gustukoa izango duzuelakoan:
Espero que os guste:







Oihalak:
Link Party:

No hay comentarios:

Publicar un comentario