Hilabete oso bat pasa da Santo Tomas egunetik, baina gripeak
jota pasa ditugu egunak eta argitaratzeko indarrik ez.
Horregatik eta gehiago atzeratu baino lehen, hona hemen alabarentzat
egin nuen gona eta jaka berriak.
Aquiquiero-k deitu zidanean, bere Baserritar jantzirako
oihalak erosi nahian, Kilo Gran Via-tik pasa nintzen oihalak ikustera. Abuztua
zen eta nahiko oihal zituzten jada. Irailean gelditu ginen eta han zegoen
aurrekoak ikusitako oihala: urdina loretxo gorriekin.
Gona Kilo Gran Via-ko Rosak proposatu zidan bezala egin nuen.
Zeharkan moztu eta azpiko aldean bolante bat jarriz, oso izurduta. Bolantea 5m baino luzeagoa da eta azpildura kurban
egiten asko sufritu nuen, baina pena merezi zuen. Bolantea eta gona elkartzen
diren tokian, Eskulanen Etxean erositako esku-banda hau jarri nion.
La falda la hice como me la propuso Rosa de Kilo Gran Vía, siempre aporta ideas, da gusto. Corté la tela al bies, y le puse un volante en el bajo muy, muy fruncido. El volante tiene más de 5m de largo y sufrí haciendo el dobladillo, pero mereció la pena. En el punto de unión del volante y la falda, puse esta cinta de pasamanería comprada en la Casa de las Labores.
Jantzia osatzeko, azpikogona luzatu egin nuen eta mantalari apaingarri
moreak aldatu egin nizkion: poltsikoak gonaren oihalarekin eta gerriko puntada
apaingarriak tapatzeko gonatik gelditu zitzaidan esku-banda jarri nion. Baina
jaka txikia zegoen.
Para completar el vestuario, alargué la enagua y cambié los adornos morados del delantal: Hice los bolsillos con la tela de la falda y la puntada decorativa de la cintura la tape con la cinta de pasamanería que me había quedado. Pero la chaqueta estaba pequeña.
Oihal gorria erosi eta gezurrezko Peplum bat egin nion. Bai,
beheko bolantea beste oihal zati batekin egin beharrean, jaka luzea egin eta
gerrian goma bat jarri nion.
Santo Tomaserako jantzia egin behar baduzue, zoazte
Rosa-rengana Kilo Gran Vía dendara, primeran aholkatuko zaituzte liburu
zoragarriak ditu ere ideiak hartzeko.
Gustukoa izango duzuelakoan:
Espero que os guste:
Oihalak:
- Kilo Gran Vía (Donostia)
- Eskubanda, Eskulanen Etxea.
Link Party:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina