2018(e)ko ekainaren 27(a), asteazkena

HAMAR gona, eta beste hamaika egingo nituzke… | Falda HAMAR


Urtebete behar izan dut gona hau burutzeko. Olatzek erakutsi zigunean, horrelako bat nahi nuela argi izan nuen. Gainera Nirekin Josi bat antolatu zuen, beraz, aitzakiarik ez.

He necesitado más de un mes para coserme la falda que nos propuso Olatz de Nire Josteko Txokoa  




Segituan joan nintzen oihala erostera, baina ez nuen asmatu. “Crepe” arrosa polit-polit bat erosi nuen, baina asko pisatzen du eta ez zen aproposena. Gainera bakero oihal baten bila joan nintzen beraz, ez nuen bat ere argi.

Compré una preciosa tela de crepe rosa empolvado, pero tiene demasiado peso y no era apropiado para esta falda.

Egunak joan eta egunak etorri, Tejidos de Moda-n erosketa bat egin eta muestra bat jaso nuen. Hor zegoen, zilarrezko hariak zituen bakero argi bat. Bai, 5x5eko zatitxo bat ikusita, HAMAR gonaren oihala zela jakin nuen.

Recibí una muestra al hacer una compra en tejidos de Moda y ahí estaba la tela… una tela vaquera con hilos de plata.

Baina ez nuen erosi… Bi metro crepe etxean edukita eta erabili gabeko beste oihal batzuk izanik, ez nintzen erostera ausartu.

Handik hona, behin eta berriz sartu izan dut oihala karritoan, baina erosi ez eta halako batean %50eko deskontuarekin ikusi nuen. Nire aukera zen, eta eraman egin nuen.

Pero no la compré, tenía telas sin usar y tenía remordimientos cada vez que veía el crepe. Hasta que este año la vi con un descuento del 50% y me la llevé.

Olatzek bere neurriko patroia eman zigun, eta nirera egokitu nuen. Mozten ari nintzela, orilloa zoragarria zela ere pentsatu nuen, eta gonaren behealdea errematatzeko aproposa zela erabaki nuen.

Behin HAMAR zatiak josita nituela, bederatzirekin nahikoa nuela iruditu zitzaidan, baina hamarrak josi nituen. Ia BEDERATZI gona egiten dut!

Adapté el patrón a mi talla y cuando lo cosí tuve la sensación de que me podría haber hecho una BEDERATZI, pero no, al final utilicé todas las piezas…

Juego de palabras:

HAMAR: Significa 10 en euskara, las 10 piezas de las que se compone la falda.
BEDERATZI: Significa 9

Primeran gelditu da, gerrian bakero koloreko eskumuturra jarri eta amaituta! Beno, estreinatu ahala goma jarri egin behar izan diot eskumuturraren barruan, pixkanaka-pixkanaka irrist egiten baitzuen.

Gustukoa izango duzuelakoan…
Espero que os guste… 

Yo: Falda HAMAR con Camiseta Baga. Mini: Camiseta Panda & X Print  

Bolso: ORIGAMI (vaya sombra más rara que me hace)




MILA ESKER OLATZ GONAGATIK!!